Urteetako esperientziarekin, 2013an jaio zen Eli Alberdi barne diseinua. Ilusio handiarekin hasitako proiektua, txokoak eraldatu eta biziberritzeko irrikatik sortu zen. 2016an Mireia Amasorrain arkitektoa batu zen proiektura eta 2018an Idoia Garmendia barne diseinatzailearekin gure lantaldea osatu zen.
Atsegin handiz laguntzen diegu gure bezeroei, eta eurekin ideiak partekatzea asko gustatzen zaigu. Irudimenari hegan egiten utzi eta zure ametsak errealitate bihurtzea da gure lana.
ZURE IDEIAK PROIEKTATUKO DITUGU ETA FORMA EMANGO DIEGU, ZURE NAHIAK BETE DAITEZEN!